XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

LEGAZPIA: errege bidearen bi aldetarik Etxeverria lantegiak, lau lerrotan luzaran, sua eta kea dariotela.

Zenbat langile han gaindi!.

Bada egiteko.

Haatik askotan lan dorpea!....

Baztertxago Berasategui jaunaren burdin-ola.

Ezagutzen baitugu nagusia, gure Aita Placide-n anaia, barneari behaldi bat egin ginion.

Dena burdineria.

Gizonak lañoki ari dire, tresna berrienetarik dituztela laguntzaile.

ICHASO!....

Ez gintazke egon eguna baitoa.

ORMAIZTEGI, bere burdin bidearen zubi gora eta luzearekin.

Haur denboran zenbeitek oinez iragan zubia.

Eskuz agurtuz jendeak eta bazterrak, ximistan goazi.

BEASAIN.

Lehen ttarro bazen, orai hiri haundi bilakatua.

Egoitza berriak bazter guzietan; zenbeit apal, bertzeak gorago, ainitz zeru alde eztaia eztaiaren gainean, Gipuzkoako harri xuri, beltz ala gorriz egiztatuak, iduri han jarriak direla sekulakotz.

LAZKANO!....

Huna, huna Lazkano.

Gutarik zenbaitek bihotzean duten Euzkadiko xoko maitea!.

Haurrean han ginen egotu ixtudiant, ikasle eta gero irakasle!.

Bazterretarat so gaude!.

Lehengoetarik deusik kausituko ote dugun?... Etxean... etxe ingurutan.

Lazkanoko Anai Beneditanoak gure beha daude.

Hango loria elgarrekin kautsitzea!....

Aita Alberto, bere xaharrean oraino erne, bi besoak luzatuak guri dago.

Sarreran, Anai Jose, aspaldiko baratze-zaina, larogoi-eta hamabortz-garren urtean azkar eta gotor, Aitzgorriko harriaren pare, begitartea argitan, irriz gozoki, euskara ederrean mintzo....

Aita Priadorea zardai, xotil, Aita ostalerarekin eta gazte andana bat.